Zu Behar Zaitut
Kolonbiako
istorio batek dio nola … Orinoquia herrialdean zazpi tximeletak ; politak,
ederrak, xarmantak, … zazpiek zeharkatzen zuten zerua; lorez-lore dantza
egiten.
Baina
batek arantza baten bidez galdu omen zuen bizitza. Orduan,
lagunak elkartu ziren; jainkoak ikustera
joateko eta eskatzeko ,mesedez, bere laguna ez dadila geldi hilda.
Jainkoek
tratu bat eskaini zien lagunei; elkarrekin egongo lirateke zerua zeharkatzen,
alaitasuna hemendik hara eramaten, baina, horren truke, euren hegoak aldatu
beharko lituzkete ostarku eder giza.
Eta
horrela da, gaur egun, ikusten duguna.
Tximeletek
erabaki zuten Pinpilinpause planetara joatea; ez pairatzeko hainbeste arantzen
eraginak.
Han biziko lirateke.
Bakarrik bueltatuko lirateke lurrera; laguntza emateko, bene-benetan behar dieten horiei. Ostarkuren bidez bidaiatzen dute eurengana.
Horrela hasten da geure Historia: Eskoriatzako ume batek, ume oso berezia, pentsamenduarekin desio bakarra zuen. Gakoa zegoen nola bihurtu desio hori errealitateaz?
Ez
zekien ondo. Bihotzez eskatzen zion garunari behin eta berriro norbaitek bere
desioa zein zen asmatzea. Zergatik?.Garun paralisiaz zeukanez gero, ezin zuen berba egin,
bakarrik, ulertarazi liezaioke bere burua herrikoei, gorputza tentsioaren bidez.
Unibertsoko
galaxia batetik,planeta txikitto batetik; agian, nimiñoenetik,
distiratsuenetik, polienetarikoenetik,… norbaitek entzuten zuen bere garunak
ziona.
Pinpilinpause
planetan tximeletak guztiak elkartu
ziren erabakitzeko zeinek hurbildu beharko litzateke Eskoriatzaraino.
“Tximelet” zen aukeratu zutena.
Igande
lainotsua zen. Hainbat umeak eta euren familiak deitu ostean, antzerkitxo baten
bidez elkar ezagutu beharko zuten.
Eskoriatzako pilotalekuan, hain zuzen.
Musikaren
doinu politten artean “Tximeletek” aurkeztu zuen bere burua. Mezu bat zeukala euren guztiontzat zion. Baina
mezua eman baino lehen, deskribatu behar zuen bere planeta denon aurrean, ezin
baitzuen sinetsi lurrean ez jakitea ezer
bere planetari buruz.
Eskerrak,
Tximeletek bidaiatzean, beti ,maleta bakar bat eraman beharrean armairu osoa
eramaten zuela. Barnean, berriz, arropa eraman beharrean zerbait funtsezkoa zeraman; bere planetaren
zatitxo bat.
Umeen
ahotsak premiazkoak ziren armairua zabaltzeko. Hori dela medio, denon artean hamar
arte kontatu ziren; bat, bi, …, bederatzi eta hamar.
OOOOHHH!!!
Zelako paisaia ederra aurkitu zen euren begien parean; lore sorta xarmantak,
kolore ezberdinekoak, zuhaitzak sendoak , belar fina eta nola ez! Tximeletak
asko:
Handiak zein txikiak
Moreak zein zuriak
Marradunak zein karratudunak
Hego berdinekin zein hego
ezberdinekin
Baita hegoekin zein hego barik ere.
Goian
daudenek erakusten diete beheko horiei;
Zelan
den hegal egitea, lorez-lore joatea.
Zelan
den mendi tontorrak ikustea
Zelan
den nektarren zaporea.
Behean
daudenek, aldiz, erakusten diete goiko horiei;
Zelako
usain gozoa irteten den euri ttanttak lurrarekin elkartzean.
Zelako
zapore gozoak igartzen diren lehenengo sustraiak dastatzean ; mineralaz,
bitaminaz beterik.
Zelako
edertasuna dagoen aletxo bat ikusten duzunean haztea; txiki-txiki denetik,
akaso, lore sorta ederretan bihurtzeko. Agian, zuhaitz sendoan bihurteke.
“ANIZTASUN”
hitza dago Pinpilinpause planetan, denak jaiotzen diren bezala agertzen dira
besteen aurrekaldean, inolako beldur barik.
Pinpilinpause
planetan ez dago erregeak ezta erreginarik ere, Ez dago printzepeak ezta printzesarik ere. Maisuak, irakasleak,
andereñoak eta ikasleak baitaude. Denek elkarrengandik ikasten dute. Nola?
Euren bizitzatik pasarte ederretarikoak partekatzen.
Horretarako,
komunikazio hona ezinbestekoa da. Tximeleten artean “feromonak” dira nagusi
komunikazioa izateko. Ume bereziekin, aldiz, euren hegoak zabaltzean informazio
zabala, ederra, itzela, ukimenaren bidez lortzen dute.
Tximeletek gizakien umeei azaltzen die; lehenengo
hizkuntza, zoritzarrez, ez dela euskara, ez ingelesa, ez txinoa,ezta erdaraz
ere.
Lehenengo
hizkuntza, amatxoren sabelean hasten dela; ukimenaren bidez.
Umetxo bat hasterakoan, itsasontzi txikitto batean
sartuta dago (amatxoren sabela da). Itsaso
eder batean igeri egiten (ur poltsa da). Mastil batetik janaria heltzen
da umeengana (Zilborraren kordoia da).
Olatuen mugimenduak
sortzen dira amatxoren ahotsarekin; ipuinak irakurtzean, berba egiterakoan,
irribarre, algarak botatzerakoan,” nanak” abesterakoan.
Olatuek
eurek eragina daukate itsasontzian eta umetxoak berak erantzuten dio ukimenarekin,esanez:
“Lasai
Ama, goxo-goxo nago zeure sabelean , zeure barnean; berotuta, babestuta,...,maiteminduta.”
Baina
batzuetan, batzuetan trumoiak eta
ekaitzak agertzen dira, batera, ondorio larriak; presioa hainbat gorputzaren
atalean, zapaltzen dira, makurtuta gelditzen dira. Mastila estutzen da janaria
ezin pasa. Tximistek jausten direnean garunean(informazio zatitxo
bat borratu egiten da).Oxigenoren eza dela kausa.Desagertzen da beti-betirako informazio
hori. Ez dago bueltarik, ume horiek, ezgaituen mundura datoz jaiotzerakoan.
Batzuk
;gorrak dira. Batzuk; itsuak dira. Batzuk; mutuak.Batzuk ;ezin dute gauzak hartu, ezin ibili, hainbat umeen garuna ez
dator bat gorputzarekin, maiz, garun paralisiaz daukaten umeengan horixe bera
gertatzen da.
Adibidez:
garunak esaten dio gorputzari.
-aurre
egin!!
Honek
kasurik ez, eta egitekotan; agian, albora edo atzerutz joaten da edo mugimendu
eza adierazte du.
Tximeletek
,orduan, erakusten die umeei nola ezgaituen munduan Aniztasun hitza dagoela. Eta denak jaio diren bezala agertu
behar direla euren herrian, euren inguruan, euren/geure munduan. Inolako beldur
barik.
Funtsezkoa
da oso Elkartasun hitza hori lortzeko. Baina hobeto uler dezaten umeek,
Tximeletek kontatuko die ipuintxo bat; “Axalinen Ipuina”.
AXALIN
Jaio zenean ,
jaio zen; txiki-txiki, argal-argal, zuri-zuri, apenas ez zeukan jateko gogorik,
gainera, hego barik jaio zen tximeleta hura. Axalin zen bere izena.
Bere gurasoek
ez zekiten nola atera aurrera horrelako tximeletatxoa. Ez zeuden jantzita gaixotasun
horretan, gaixotasuna ba zen edo ez??, ez zekiten nola jokatu bizitzaren aurrean
tximeleta hego barik batekin.
Hasieran, une
gogorrak eta latsak agertu ziren; den-dena tristuraz, depresioaz, negarraz,
gogo ezaz, beldurraz inguratuta zegoen.Kolore beltzaz jantzitako uneak ziren.
Axalinek,
aitzitik, bizitzara heltzen zen gogor, bere barruko koloreak adierazteko.
Etxera bueltatzeko
ordura, gurasoek erabaki zuten lehendabizi beharrezkoa zutela oxigeno hartzea,
lasaitasunez pentsatzeko zelan jokatu horrelako
tximeletarekin.Horretarako,
gauza txar guztiak sartuko zituzten motxila batean eta bizkar atzean bota
zuten, makurtuta ibili arren.
Hara non!!
Irteterakoan ez zuten soilik aurkitu oxigenorik agurrak topatu zituzten euren sorpresarako.
-
Egun on, familia!!
-
Zer moduz
zaudete, familia!!
-
Animo!!
Familia
-
Gero arte,
familia!!
Benetan
funtsezkoak ziren hitz horiek une horretan; elkarrekin joateko bidean.Babesa
sentitzeko. Atzeko motxilaren pisua banatzeko, desagertzeko bidean.
Hurrengo
gauza aurkitu zutena, “piropoak” ziren;
-
Baina, ze
guapa zauden Axalin!! Zu zeu politte!.
-
Baina zelako
kopetak luzeak dauzkazun, Axalin! Ederrak neska!.
-
Baina ze
handia zauden neskatxo!!
Premiazkoak
benetan, horiekin Axalinen amak bete
zuen bigarren motxila bat; aurrealdean jartzeko.
Nolabait
bizkarra orekatzen zen bigarren motxila horrekin, eta Axalinen familia hasi zen ikusten euren parean zegoela bide
bat paseatzeko, ibiltzeko, zeharkatzeko, gozatzeko nahi izanez gero.
Dena
den, ezinbestekoa heldu beharko litzaieke ikastolaren eskuz; algarak, kantak,
negarrak, haserreak, barreak, zaratak … baina baita besarkadak, kilimak,
musuak, … maitasuna ere.
Guzti
horren eragina agertu zen Axalinen aurpegian, miraritxo ederra; irribarrea.
Axalinen
gurasoek ez zekiten nola eta zelan ordaindu egiten zen, ordainduezina
dena.Nola? Zelan?.
Arratsalde
sentiberan, eguzkia gorde baino lehen, herri kanporutz abiatuta zeudenean
Axalin eta familia, hantxe, zelaitxo baten gertu, agertu ziren kilkerren
ahotsak.Eta kilker batek esan zion Axalini:
-
Begiratu
zeure barnean! Begiratu zeure barnean!
-
Nire barnean?
-esan zion Axalinek -nire barnean bihotzeko taupadak baino ez daude.
-
Une honetan,
gaua iritsi baino lehen, zer egingo zenuke zuk zeuk zeure lagunak laguntzeko,
eurek beharra edukiz gero?
-
Nik, nik ….
ba ahalko banu, ahalko banu … badakit.
Ahalko banu
gaua iritsi baino lehen hartuko nituzke eguzkiaren izpiak. Kriseilutxo batean
sartuko nituzke eta horrela, horrela gaua iristerakoan, denok edukiko genuke
argia; senideengana buelta ahal izateko.
Horixe poza
Axalinen aurpegian. Baina …
Bat batean,
Axalin triste-triste jarri zen,konturatu baitzen berak nahiz eta gura, inoiz
ezingo lituzkeela eguzkiaren izpiak heldu, ezta Kriseilutxoa ere.
Bere gorputza
makilatxo batera lotuta baitzegoen. Beraz, oso triste gelditu zen geure Axalin
eta une berean bere laguntxoak eta familia ere bai.
Gaua iristear
zegoen, ilun-iluna, ilargiren falta sumatzen zen.
Izan ere,
gauarekin txorien kantak agertu ziren.
Hontzaren
uluak, eta hontz batek esan zion Axalini:
-
Entzun zeure
pentsamenduak! Entzun zeure pentsamenduak!
-
Nire
pentsamenduak?- adierazi zion Axalinek.
-
Bai, zeure
pentsamenduak, zer egingo zenuke une honetan zeure lagunei laguntzeko.
- Badakit!
Badakit!....Une honetan ahalko banu.. Ostarku eder bat margotuko nuke zeru ilun
honetan. Horrela, gaueko ibiltariek igarriko lituzkete koloreen indarrak;
Igarriko lukete
gorriaren berotasuna; horixe agertzen dena zerbait handia partekatzen denean,
jendea elkartzen denean.
Igarriko lukete
arrosaren maitasuna ezinbestekoa umeen zein ezgaitasunen munduan; hasteko,
garatzeko.
Igarriko lukete
laranjaren energia, premiazkoa eguna zeharkatzeko, disfrutatzeko, bukatzeko.
Igarriko lukete
horiaren argitasuna, eguzkia bezalakoa, denontzat dagoelako nahiz eta batzuetan
laino artean gordeta izan.
Igarriko lukete
berdea ate batean, pinpilinpause planetara joateko atea, beti zabalik
joan-etorria egiteko esperantza ez galtzeko.
Igarriko lukete
urdinaren zabaltasuna, geure zerua zein itsasoa bezain zabala, geure garuna
bezala.
Igarriko lukete
morea kolorearen esanahia; aldatzeko garaiak heldu direlako, arlo askotan
paralizatuak egon garelako eta orain eboluzionatzeko garaia heltzen delako;
bakoitzak onartuta izan behar den jaiotzen den bezala. Ez baztertuta, ez
ulertezina, duintasunarekin.
Axalinen
berba egiten zuen bitartean, bere alboko senide zein lagunak berak konturatu
baino lehen,ez jartzeko triste, hasi ziren eraikitzen; “erromako zubia” non
ametsak errealitate bihurtzen dira. Elkartasunaren bidez, bakoitza bere
pintzelarekin.
Horrela,
geure Axalin erakutsi zien denoi, ahalmenak ez zeuden hegoetan; ahalmenak
garunean eta bihotzean baitaude.Eta bere irribarre polita partekatu zuen
guztiokin andereñotxo txikia izanda.
Tximeletek Eskoitzar aurpegietan ikusi zuen
emozioa; une hunkigarria, galanta, xarmanta, aintzagarria. Hitz magikoak;
elkartasuna adierazteko.
-
Hor euskara zen arima nagusia, garuna eta
bihotzean elkartzen denean espiritua arimaren bidez bidaiatzen baita -azaltzen
zuen Tximeletek.
Axalinen ipuina baliogarria izango litzateke
azken mezua emateko Eskoitzar herritarrei.
Zeure lagunaren partez: ESKERRIK ASKO, hor
egoteagatik.
Eta zuei… irakurle maiteok ere bai.
Este último cuento esta inspirado en el cuento de Pedro Pablo Sacristán; ADALINA - de cuentosparadormir.com, pero en conjunto es un cuento sobre nuestra historia. Empleé mi alma para hacerlo, y salió en la lengua que esta escrito, el euskara. Para todas las madres que como yo necesiten un cuento para sus mariposas sin alas, para que encuentren la esperanza y la fuerza de seguir adelante.
Marisol Andrade.
No hay comentarios:
Publicar un comentario