San Pedroko kanpaiak makilak bihurtu dira
berriak ekartzeko.
Bibrazioak izango baitira keinuak
kontzientziak esnatzeko.
Herri bat gara mundu osoari erakusteko.
Eskoriatzarrak, hain zuzen, herriko taupadek
txalapartaren zein
danborraren laguntzaz, horixe bera,
adierazteko.
Aurresku dugu agurra; identitate dantza
bikaina
Koroa, aldiz, abizenak airera kontu kontari,
ahotsak lirainak.
Airetik zerura, bidea zabaltzen goaz,
mendietan oztopoa ez igartzeko.
Geure umeek eramango dituzte motxila barnean
emandako zein jasotako agurrak ; bidea
zabaltzeko.
Horrela apurtzen baitira jarritako mugak,
etorkizunerako.
Trikitixaren eta gitarraren fusioaz
mundu-bira egingo dugu;
Ikusteko zenbat parteka dezagun, ene lagun.
Zatoz eta konturatu!
Sentimenduak gitarraren baten ahotan, palmek
mozten dute airea,
gonak
bueltaz buelta, giraka, konpasa aurrera eramanda.
Takoiak deika eta deika jendeari esateko;
Esna zaitez jada! Esna zaitez behingoz!
Airetik jaso airera bueltatu, energia osoa.
Herriko taupadak bihotzetik muineraino
sartzen baitira.Demasa!
Europara heltzen gara korru bat eginda;
eskuak, kantak, soinuak, dantzak,
bihotz taupadak eta elkarlana. Erruekin zein
perfekzioekin esateko Europari:
Euskadi badu bere lekua, Euskadi badagoela
munduan,
Euskadi badu zer esanik! Ikaragarriak garela seguru aski!
Salto egingo dugu karibera; kolorea,
berotasuna, gozo gozoa.
Mokorren mugimenduek erakutsiko digute
alaitasuna nondik datorren,
Tristura agertu arren gainditu ahal izateko;
gailur guztiak eta ozeano oro.
Bide honetan, meditazioa badu bere unea: tai-chiren eskuz konturarazteko;
zeintzuk garen munduan.
Eman eta jaso, jaso eta eman, hor dago gakoa.
Armoniaren bidea, orekaren zentsua.
Abanikoaren soinuaz jasoko dugu muina; heldu
da esna izateko ordua, bat garelako munduan.
Denok sortzen baitugu Amalurraren barnetik,
hauxe bere uluak; UUUUUMMMM.
Argia pizten da bide honetan; atzean datozen
guztiontzat jarraitu behar badira, gal ez daitezen tartean.
Gu sortu ginen enbor beretik eta seguru izan
Xabier Lete sortu beharko lirateke besteak: Eskoriatzarrek argia piztuta utziko
dugulako hamaika bat bihotzetan.
Herrixa munduan eta mundua geure herriaren
barnean.
Marisol Andrade.
No hay comentarios:
Publicar un comentario