Galdetu dit:
- Zein daukazu bihotzan?
Erantzun nion:
* Ez daukat ezer ahotsan.
- Baina zelan sentitzen zaren "maittia, prexiosa".
* Utsidazu pakean jartzen bait doztazu "nerviosa".
- Ze borde zaren: " hermosa".
* Ez dakizu ondo, "sabiondo".
- Orduan eskatu al dizut telefonoa?
* Ez dakizu ezetza nondik nora dihoa?.
- Lortu dezakegu bilatzea "G" puntua...
* Nik "J" daukat jarrai-jarraitu esateko ba..
- Eraman ahal zaitut ilargiraino!
* Badakizu ondo nagoela "kokoteraino"?
- Erakutsiko dizut nire plazerra!
* Nik esango dizut zein den zure basterra!
- Badogu etorkizuna elkarrekin!
* Vox eta EH bezala, pitxin!
- Ni izango naz zure itzala!
* Zu izango zara nire guarda zibila?
- Itzala, maitea!
* Mortala, zeure bidea!
- Orduan egidazu zeurea!
*Ezta pentsatu ere, sugea!
- Ni eskumatarra!
* Ni esker-ezkerrekoa!
- Posible da maitasuna!
* Olioa eta ura bezala!
- Piztu duzu nire sua!
* Kandelatxoa izango ez da?
- Baditut zugatik "kilometroak"!
* Niri esango doztazu; guk horretan adituak.
- Orduan gonbidatuko zaitut afaltzera?
* Ezetza zer den, garbi ez duzu ba.
- Ezetz esaterakoan pizten doztazu sutabea!
* Zuk behar duzuna, ur hotza da!
- Ze zaila zaren, emakumea!
* Orain piztu zaizu neurona!
- Benetan ez duzu gure nirekin atera?
*Ezetza zer den utziko dizut grabatuta.
- Esaidazu benetan ez duzula gure...!
* Ez, ez dut gure.
- Ba orduan muxukatuko zaitut zure kontra!
*Atrebitu zaitez! Jakingo duzu zer da bilatzea "bronka".
- Emakumea izan behar zinan!
* Harrotasunez, ez daukat zakila ez grina! Badakit bai ondo non daukat nire arima...
Emakumeen artean, ni naz sorgina, eta garbi utziko dizut ni naizela maitale fina...baina; nik erabakiko dut zein izango den nire eratza...eta ez naz izango bere etxekoarena...
Nik erabakiko dut zeinekin hegal egin...eta ez da izango hegoak moztu gure dizkidanekin...
Nik erabakiko dut baietza noiz esan,...baina momentuz, zu jaso ezetza mutil!.
-Adi,adi!
* Egon isilik!
- Merezi duzu jipoi bat!
* Ez zara ausartuko ba?
- Ausarta ez naz ba!
Zas!! ZAS!! ZAS!!
* Ez zara gizona, ezta pertsona ere!
- Zer naz ba?
* Animalia!
- Hemen nire "bustana"!
* Bai "inponitzeko" besterik ez duzu ba!
- Merezita daukazu beste bat...
*Ezetza ulertzen ez dutenek, badira zu bezala!
- Nola?
* Inhumanoak! Gizagabeak!
- Me la suda!
* Zuek bai kartzelara!
- Gurozu beste bat!
ZAS!!
* Ez maittia, onartzen zaitut zaren bezala! Orain ni bai presoa...
- Banekien, azkenean ulertuko zenuela!
* Ez maittia, ez dut ulertzen; biziko naz hilda, zuk hil nauzu, kendu doztazu ene bizitza...eta gizarte hau isil- isila! Ez dau eskubidea!!
(Klasiko bat, ezetz?)
Shakespeare in love...
Marisol Andrade.
viernes, 26 de abril de 2019
EZ DA EZ! EDO EZ? SHAKESPEARE IN LOVE!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario